"Gosariak” salgai

Guaixe 2014ko urriaren 24a

Joseba Sarrionaindia idazlea, Lakuntzan bizi den Jon Zubiaga Osoronen Gose musika taldea eta Iñaki Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoen elkarlanaren fruitua da Gosariak. Idazlearen testuak kantu bihurtu ditu taldeak eta beste sortzaileen lanean oinarrituta bi artista plastikoek zentzumen guztiak elikatzeko lana osatu dute: Gosariak. Asteburuan Gara egunkariarekin salgai izanen da, baita Durangoko Azokan ere.