Porrot mingarria jaso zuen Lagun Arteak Ilunberrin

Guaixe 2014ko urriaren 27a

Preferente maila. 7. Jardunaldia: Ilunberri 4 – Lagun Artea 2

Lagun Arteak Ilunberriren kontra jokatu zuen asteburuan. Ongi hasi ziren gauzak lakuntzarrendako, Iñigok Lagun aurreratu baitzuen 7. minutuan. Baina Ilunberrik buelta eman zion markagailuari eta tarte laburrean 3 gol sartu zizkion Lagun Arteari, 3-1 aurreratuz. Lagun Arteak ez zituen besoak jaitsi eta Ionek taldearen bigarrena sartu zuen. Baina gutxi iraun zuen pozak, atsedenaldira joan baino lehen Ilunberrik laugarren gola sartu zuelako. Bigarren zatian Ilunberrik zuen abantaila mantentzen saiatu zen eta Lagun Arteak ezin izan zion markagailuari buelta eman. 4-2 galduta itzuli ziren Lakuntzara.

Baztanek jarraitzen du lider (19 puntu). Lagun Artea 8.a da, 8 punturekin. Igandean Baztan liderra hartuko dute lakuntzarrek.