Galdu ondoren, sailkapenean 9.a da Lagun Artea

Guaixe 2014ko azaroaren 10a

Preferente maila. 9. jardunaldia: Mutilvera B 2 – Lagun Artea 1

Partida hastearekin batera hasi zen Mutilvera erasoan. Lagun Artea ez zen kikildu eta erantzun egin zuen. Unai Bakaikoa izan zen Lagunen protagonista erasoko jokaldietan. Horrela, 30. minutuan Cristian Davilak Mutilverako atea zulatu zuen eta lakuntzarrak aurreratu egin ziren. Atsedenaldiaren ondoren, Mutilverak Lagun Artea presionatu zuen eta 50. minutuan berdinketaren gola iritsi zen. Bi taldeek bere aukerak izan zituzten ondoren, eta Mutilverak Lagun Artearen atea zulatzea lortu zuen bigarrenez. Horrela, 2-1 galduta itzuli ziren Mutiloabeititik lakuntzarrak.

Cantolagua da preferente mailako lider berria, 21 punturekin, Mendi taldearekin puntutara berdinduta. Lagun Artea 9.a da, 9 punturekin. Hain zuzen ere igandean Cantolagua liderra hartuko du Lagunek Lakuntzan.