Ongi jokatu zuen Lagunek, baina hiru puntuak Cantolaguak eraman zituen

Guaixe 2014ko azaroaren 17a

Preferente maila. 10. jardunaldia: Lagun Artea 0 – Cantolagua 1

Lakuntzako Zelai Berrin jokatutako partidan Lagun Arteak ez zuen galtzea merezi izan, Lagun Artea eta Cantolagua liderra parez pare aritu zirelako. Baina partida hasi eta ordu erdira Cantolaguak gola sartu zuen, jokoz kanpo, eta gol horrek partida goitik behera baldintzatu zuen. Bigarren zatian Lagun Artearena izan zen baloiaren jabetza, baina nahiz eta ongi jokatu sortutako gol aukerek ez zuten fruiturik izan eta merezi gabe galdu zuten lakuntzarrek.

Cantolagua da liderra, 24 punturekin. Lagun Artea 13.a da, 9 punturekin. Asteburuan San Juan B taldea izanen dute arerio lakuntzarrek.