Azkenean: garaipen potoloa lortu zuen Lagun Arteak

Guaixe 2014ko abenduaren 1a

Garaipen honek animo handia eman dio Lakuntzako taldeari.

Preferente maila. 12. jardunaldia: Lagun Artea 4 – Beti Kozkor 0

Azkenean, iritsi da Lagun Artean aspaldi espero zuten eguna, garaipen potolo baten eguna. Igandean Lekunberriko Beti Kozkor taldea hartu zuten lakuntzarrek eta hasieratik garaipena lortzera atera ziren zelaira. Hasieratik dominatu zuten lakuntzarrek eta lehen zatian Arkaitzek bi gol sartu zituen. Bigarren zatian akaso hobeto aritu ziren lakuntzarrak eta beste bi gol sartu zituzten Bakaikoak eta Anderrek. Garaipen hau beharrezkoa zen eta morala altxatu die lakuntzarrei.

Mendi da preferente mailako lider berria (28 puntu), 3 puntutara Baztan eta Cantolagua dituela. Lagun Artea 12.a da, 12 punturekin. Hurrengo jardunaldian, abenduaren 13an, Barañainen jokatuko dute, Lagunak taldearen kontra.