Garaipen garrantzitsua lortu zuen Lagun Arteak igandean Avance Ezkabarteren kontra Lakuntzan jokatutako partidan. Merezitako garaipena ian zen, justua eta beharrezkoa, atzeko postuak atzean uzten hasteko. Hala ere, gauzak ez ziren ongi hasi lakuntzarrendako, 5. minutuan Avanceko Gorkak gola sartu zuelako corner bat probestuz. Defentsa ez zen fin ibili. Baina kontrako egoerari buelta ematen jakin zuen Lagun Arteak.
Bigarren zatian Gasco gehiago aurreratu zen eta Burillo eskuinaldeko hegal moduan kokatu zen. Lagun Artea partidako jaun eta jabe bilakatu zen, bereziki Unanuak lortutako berdinketaren ondoren. Gol aukerak bata bestearen atzetik izan zituen Lagun Arteak, baina ez zuten asmatzen. Azkenean, Unai Bakaikoak garaipenaren gola lortu zuen 90. minutuan, partida bukatzear zegoela, eta lakuntzarrek pozik ospatu zuten horren beharrezkoa zuten garaipena.
Mendi da preferente mailako liderra (34 puntu). Lagun Artea 11.a da (15 puntu).