Amaiaren zelaitik puntu batekin etorri zen Lagun Artea

Guaixe 2015eko urtarrilaren 12a

Preferente maila. 16. jardunaldia: Amaia 2 – Lagun Artea 2

Iruñean Amaiak eta Lagun Arteak jokatutako partida oso lehiatua izan zen. Bi taldeak garaipena lortzera atera ziren hasieratik, eta Unanuak Lagunen aldeko lehen gola sartu zuen lehendabiziko minutuan. Amaia saiatu zen eta atsedenaldia baino lehen berdintzea lortu zuen. Bigarren zatian atzera ere egoera berbera errepikatu zen. 50. minutuan Unaik Lagunen bigarren gola sartu zuen eta lakuntzarrek beste gol aukeraren bat ere izan zuten, baina ez zuten gauzatu eta, tamalez, 80. minutuan Amaiak berdintzea lortu zuen. Eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia.

Mendi taldea da preferente mailako liderra (38 puntu). Lagun Artea 13.a da, 16 punturekin. Igandean Lagun Arteak Aibares taldea hartuko du Zelai Berrin. Aibares arerio zuzena da, 14. postuan baitago, 15 punturekin. Hortaz, partida erabakigarria da eta ea hiru puntuak eta jokoan dagoen 13. Postua Lakuntzan gelditzen diren.