Zine berriari bizia ematera!

Guaixe 2015eko urtarrilaren 17a

Lakuntzar ugari elkartu ziren eraikinaren mustutze ekitaldian.

Abenduaren 27an mustu zen Lakuntzako kultur etxea. Musika eskola, dantza taldea, jubilatuen egoitza eta erabilera anitzeko 

Lakuntzako zineko kultur aretoa jendez lepo betea zegoela mustu zen Lakuntzako zine berritua. Eraikinak behealdean jubilatuen egoitza eta erabilera anitzeko aretoa edo kultur aretoa hartzen ditu eta goian musika eskola eta dantza taldearen entsegu gela edo hainbat ikastaro –yoga, soinketa eta abar– egiteko gela handia hartzen ditu. Mustutze ekitaldian Lakuntzako abesbatzak eta lakuntzarrez osatutako bi musika taldek hartu zuten parte. Zineko lanak bukatzeko herritarren inplikazioa nabarmendu zuen Jose Ramon Garin alkateak, eta “herri honen alkate izatearekin harro” zegoela onartu zuen. Bestalde, Izaskun Igeltz eta Oihane Uribe zinegotziek zineari erabilpena eta bizia emateko deia egin zieten lakuntzarrei.