Seigarren urtez Iruñerriko Itaroa merkataritza guneak eguberri bola erraldoiak dekoratzeko lehiaketa antolatu du. Hainbat proposamen jaso zituzten eta haietako hamar izan ziren egitasmoa bola handietan irudikatzeko aukera izan zutenak. Haien artean zegoen Iker Uribe-Etxeberriaren Muñeco Feliz. Harekin bigarren saria eskuratu du. Lehiaketarako dekoratutako eguberri bolak merkataritza gunean izan dira ikusgai gabonetan.