The Beatles doinuak Lakuntzan

Guaixe 2015eko urtarrilaren 16a

Gaur, 23:30ean, Lakuntzako Sorgiñak tabernan.

The Crockets taldeak Liverpoolgoen doinuak eskainiko ditu gaur gauean Lakuntzan. Asier Delgadok (gitarra), Iker Nausiak (baxua) eta Alvaro Manrikek (bateria) donostiarrek osatzen dute taldea. Hirukoak The Beatlesen Help, She loves you, A hard day`s night eta beste hainbat doinu eskainiko dituzte.