Etorkizuneko pilotariak

Guaixe 2015eko urtarrilaren 19a

Sakanako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren larunbatean Lakuntzan eta Arbizun. Joseba Ezkurdiak banatu zizkien sariak

Adin guztietako 100 pilotari baino gehiago lehiatu dira 27. Sakanako Pilota Txapelketan, ondoko klubetakoak: Olaztiko Sutegi, Altsasuko Pilotajauku, Etxarri Aranazko Gure Pilota, Arbizuko Aldabide eta Lakuntzako kluba. Txapelketarekin non lehiatu eskaini zaie batez ere txikienei.
Larunbatean finalak jokatu ziren Arbizun eta Lakuntzan. San Saastin festetan murgilduta zegoen Lakuntza eta bertan egin zen sari ematea, frontoia betea zela. “Finaletan giro bikaina izan da, partidak oso onak izan dira eta emozio askokoak” adierazi digu Lakuntzako klubeko arduradun Ander Lopetegik. Sakanan pilotak etorkizuna baduela ikusi zen, eta etorkizuneko pilotari hauek egun pilotari handia den Joseba Ezkurdia pilotari handiak jantzi zizkien txapelak.

Sakanako Pilota Txapelketako finalak

Txikiak: Egoi-Aitor (Sutegi) 18 / Bakaikoa-Zabala (Lakuntza) 4
Umeak 2: Senar-Cocera (Lakuntza) 18 / Eneko-Aitor (Sutegi) 13
Umeak 1: Unax-Iker (Gure-Pilota) 18 / Imaz-Lakuntza (Aldabide) 17
Kimuak 2: Arraiza-Ondarra (Lakuntza) 18 / Altzelai-Palomares (Gure-Pilota) 16
Kimuak 1: Gabirondo-Imaz (Pilotajauku) 18 / Imaz-Gorrotxategi (Aldabide) 9
Haurrak 2: Barranco-Inhar (Gure-Pilota) 18 / Lopez de Zubiria-Senar (Gure-Pilota) 6
Haurrak 1: Jaka -Gamboa (Gure-Pilota) 18 / Mentxaka-Gonzalez (Sutegi) 3
Kadetak: Olaetxea-Goikoetxea (Aldabide) 18 / Petriati-Galarza (Aldabide) 9
Gazteak (lau t´erdian): Grados (Pilotajauku) 22 / Arbizu (Pilotajauku) 19
Nagusiak: Arruti-Agirre (Aldabide) 22 / Jokin-Julen (Sutegi) 14