Oholtza gainean eskaini zuten lehen doinua, ohi denez, Lakuntzako abesbatzak kantatutako San Saastin martxa izan zen. Ondoren Ozarki txarangak, Haize Berriak bandako hainbat kidek eta gaiteroek hartu zuten musika jartzearen ardura. Plazako danborrada bukatu ondoren kalejiran Lakuntzako Pertza elkarteraino joan ziren eta han, atean, azkeneko emanaldia egin zuten.