Lakuntzako Zelai Berrin Lagun Arteak Zirauki taldea hartu zuen. Partida hasi baino lehen, minutu bateko isilunea gorde zen ehiza istripuz zendutako Ander Ganboa arruazuarraren alde. Partidari dagokionez, partida polita eta entretenigarria izan zen Zelai Berrin jokatutakoa. Hasieran Zirauki kokatu zen hobe, eta Carlosek Zirauki aurreratu zuen corner baten ondoren. Gainera, bi txartel ikusi zituen Laguneko Salak eta zelaia utzi behar izan zuen.
Hortaz, partida hankaz gora jarri zitzaion Lakuntzako taldeari. Baina bigarren zatia hasi eta berehala Ander Unanuak berdintzea lortu zuen. Gainera, sarrera gogor batengatik arbitroak Ziraukiko Daniel aldageletara bidali zuen eta partida orekatu egin zen. Atzera ere Ander Unanuak aukera probestu eta gola sartu zuen, Lagun Artea 2-1 aurreratuz. Baina pozak gutxi iraun zuen, Olavek Zirauki bina berdintzea lortu baitzuen. Hortik aurrera Lagunek aurreratzeko makina bat aukera izan zituen, baina ez zuen asmatu. Aldiz, Lagunen atera iritsi zen une bakarrean Ziraukik Lagunen atea zulatu zuen eta 2-3 irabazi zuen. Urrezko 3 puntuek alde egin zuten Lakuntzatik.
Mendik jarraitzen du lider, 44 punturekin. Lagun Artea sailkapenean 11.a da, 19 punturekin. Asteburuan hain zuzen ere Mendi liderra izango du aurkari Lagun Arteak.