Joan den urtean martxan jarri zen Lakuntzako hirigintza plana egiteko prozesua. 1990eko arau subsidiarioak daude indarrean. 25 urtetan herria eta hirigintza beharrak aldatu dira eta araudi berri baten premia sumatu zuten udalean. Plana egin aurreko Lurraldearen Okupazio Estrategia eta Eredua zehaztu zen joan den urtean Lakuntzan.