Asteburu honetan preferente mailako 20. jardunaldia jokatu da. Lehen multzoan jokatu beharreko 8 partidetatik hiru atzeratu egin dira, tartean Lagun Arteak eta Garesek jokatu beharrekoa. Sailkapenean Mendi da liderra (47 puntu). Lagun Artea 12.a da, 19 punturekin. Asteburuan Agoitzen jokatuko du Lagun Arteak, 7.a den Agoitz taldearen kontra.