Hirugarren partida jokatu gabe. Horrela dabil Lagun Artea. Elurra eta euria direla medio zelaien egoera ez da onena eta asteburuan Aoizen kontra Agoitzen jokatu beharreko lehia atzeratzea erabaki zuen arbitroak. Orain berez oso estua den egutegian hiru data aurkitu beharra ditu Lagun Arteak, atzeratu diren hiru partidak jokatu ahal izateko. Ziurrenik partidaren bat astean zehar jokatu beharko da eta horrek beti eragozpenak sortzen ditu, jokalariak lanean egon daitezkeelako.
Gauzak horrela, preferente mailako liderra Mendi taldea da (48 puntu). Hiru jardunaldi puntuatu gabe egon ondoren, Lagun Artea 13.a da (19 puntu). Asteburuan 22.