Lakuntzan erabakiko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako final-erdiak

Guaixe 2015eko otsailaren 21a

Bihar, 17:30ean, kultur etxean jokatuko da azken final laurdena. Eneko Lazkoz ariko da kantuan

Nafarroako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako azken bi saioak asteburuan jokatuko dira, gaur Lizarran eta bihar Lakuntzan. Bi saioetan puntu gehien pilatzen duten bertsolariek final-erdietarako zuzeneko txartela eskuratuko dute. Gainontzeko guztiek puntuazioari erreparatu beharko diote lehiaketan aurrera edo atzera egin duten jakiteko.

Bihar Lakuntzan bertsotan ariko diren sei bertsolariak honakoak dira: Eneko Lazkoz, Xabier Maia, Ioar Tainta, Patxi Castillo, Iñigo Olaetxea eta Xabier Terreros. Saioa aurkezten Maider Ansa etxarriarra ariko da.