Irabazten joan ondoren, punturik gabe etorri zen etxera Lagun Artea

Guaixe 2015eko martxoaren 2a

Preferente maila. 23. jardunaldia: Baztan 3 – Lagun Artea 2

Lagun Arteak gauzak izugarri zaildu zizkion Baztani. Lakuntzarrak ongi hasi ziren eta 37. minuturako Davilak eta Unanuak 0-2 aurreratu zuten taldea. Baztanek ez zuen gaizki jokatzen, baina Laguneko atera iristea asko kosta egin zitzaion. Baina bigarren zatian Lizarzak Baztan markagailuan gerturatu zuen, 51. minutuan sartutako golari esker. Ondoren, Urrutia izan zen Lagun Artearen borreroa. 74. minutuan bina berdindu zuen, baselinaz, eta partida bukaera aldera, 82. minutuan, garaipenaren gola sartu zuen. 3 puntuen zaporea ahoan izan eta gero, punturik gabe itzuli ziren etxera lakuntzarrak.

Mendik jarraitzen du preferente mailako lehen multzoko lider (49). Lagun Artea 13.a da (22 puntu), 3 partida gutxiagorekin. Asteburuan Lagun Arteak 24 punturekin sailkapenean 11.a den Mutilbera B arerio zuzena hartuko du Zelai Berrin.