Lagun Arteak eta Garesek berdindu

Guaixe 2015ko mar. 4a, 08:36

Atzo jokatu zuten atzeratutako partida

Lakuntzako Zelai-Berri zelaiak atzeratutako partida bat hartu zuen atzo arratsaldean. Lagun Arteak Gares hartu zuen, eta partida husnako berdinketarekin despeditu zen.
Lehen zatian ez zen apenas emoziorik egon. Gol aukera aipagarririk ez zen izan. Bigarren zatian Garesek agindu zuen eta bizpahiru aukera eder izan zituzten, baina, zorionez, ez zuten asmatu. Eta Lagunek huts egin zuen zelai erdiko lanetan, defentsa eta aurrelariak lotzeko lanetan. . Husnako berdinketarekin despeditu zen lehia.