Mutilberaren kontra bana berdindu zuen Lagun Arteak

Guaixe 2015ko mar. 9a, 08:22

Preferente maila. 24. jardunaldia: Lagun Artea 1 – Mutilbera 1

Lagun Arteak Mutilbera hartu zuen igandean Lakuntzako Zelai-Berrin. Lakuntzarrek irabaztea merezi izan zuten, baina azkenean banako berdinketarekin konformatu behar izan zuten. 30. minutuan Unai Bakaikoak lakuntzarren aldeko gola sartu zuen, corner baten ondoren. Nahiz eta Lagun Arteak Mutilberak baino gol aukera gehiago izan, lauzpabost oso argiak, ez zuen partida behar bezala itxi eta 75. minutuan Mutilberako Ferminek bana berdintzea lortu zuen, corner baten ondoren. Lagun Arteak saiatzen jarraitu zuen, baina baloiak ez zuen Mutilberaren atean sartu nahi izan eta puntu banaketarekin despeditu zen partida.

Mendi da preferente mailako lehen mailako liderra, 52 punturekin. Lagun Artea 13.a da, 24 punturekin. Asteburuan sailkapenean bigarrena den Zangozako Cantolaguaren kontra jokatuko du Lagun Arteak. Gogoratu, gainera, Lagun Arteak atzeratutako bi partida dituela oraindik jokatzeko.