Mikel Arregiren kasua Nafarroako Parlamentuan

Guaixe 2015ko mar. 10a, 09:36

Gaur, 10:00etan, Nafarroako Parlamentuko Presidentzia, Justizia eta Barne Batzordea bilduko da. Lan saio horretan Txaro Arregi lakuntzarrak hartuko du hitza. Bere anaia Mikel 1979ko azaroaren 10ean hil zuen tiroz Guardia Civilak Etxarri Aranatzen. Parlamentarien aurrean gertatutakoaren berri emanen du lakuntzarrak.