Lagun Arteak atzeratutako partida jokatuko du Agoitzen kontra

Guaixe 2015ko mar. 12a, 10:06

Gaur, ostegunean, 19:30ean Agoitzen. Autobusa 17:15ean aterako da

Preferente mailan dabilen Lagun Artea futbol taldeak atzeratutako partida jokatuko du gaur, ostegunean, Agoitzen kontra. Partida Agoitzen jokatuko da, 19:30ean.

Lakuntzarrak autobusez joango dira Agoitzera, eta bertara joan nahi duten zaleek klubeko arduradunekin harremanetan jartzearekin autobusean tokia izango dute. Autobusa gaur 17:15ean aterako da Lakuntzatik.