Zangozatik punturik gabe itzuli zen Lagun Artea

Guaixe 2015ko mar. 16a, 14:30

Preferente maila. 25. jardunaldia: Cantolagua 2 – Lagun Artea 1

Zangozan jokatu zuen Lagun Arteak, Cantolaguaren kontra. Zangozarrak euren aukerak izan zituzten hasieran, baina gero jokoa zelai erdira pasa zen. Bigarren zatian, aldiz, Cantolagua irabaztera atera zen eta 50. minutuan Ibonek Cantolaguaren lehen gola sartu zuen. Unai Bakaikoak berdintzea lortu zuen, Diegok egindako penalti bat probestuz. Tamalez, 78. minutuan Cantolaguako Ayesak garaipenaren gola sartu zuen eta Lagun Artea 2-1 galduta itzuli zen etxera.

Aipatzekoa da Xabi Burillo lakuntzarrak mina hartu zuela eta lesioagatik ordezkatu behar izan zutela. Tako bat sartu zitzaion eta hiru grapa jarri behar izan zizkioten.

Mendik jarraitzen du lider (55 puntu). Lagun Artea 13.a da, , 24 punturekin. Igandean Lakuntzan jokatuko du Lagun Arteak, 30 punturekin sailkapenean 10.a den San Juan B taldearen kontra. Ea puntuak etxean geratzen diren.