Lakuntza, herri txiki infernu handi

Guaixe 2015ko mar. 29a, 11:51

ETB1ek Lakuntzari buruzko saioa gaur, igandean eskainiko du, 21:30ean

ETB1ek igandetan eskaintzen du Herri txiki, infernu handi saioa. Euskal Herriko herri bat gai hartuta, herri horretako pertsonei elkarrizketak egiten dizkiete. Esateko zerbait duten pertsonak hartzen dira kontuan, edo pasadizo xelebreak dituztenak, edo, besterik gabe, herri horretan kuttunak edo bereziak direnak. Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi beraiekin biltzen dira, herriaz eta euren bizipenez aritzeko.

Lakuntza izango da Herri txiki, infernu handi saioko igandeko protagonista. Gurrutxaga eta Pagadi buru zirela, martxoaren 2an saioko elkarrizketak grabatu zituzten, eta prestatutako lana erakusteko gala berezia egin zuten Lakuntzako zinean, martxoaren 12an. Lakuntzako zinea bete betea zela, Sebastian Lizasok bertsoak jarri zituen eta Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Lakuntzan bizitakoarekin bakarrizketa dibertigarriak egingo dituzte, eurek elkarrizketatutakoak aurrean zirela. Lakuntzarrek bikain pasa zuten saioan eta hain zuzen ere, saio hori izanen da gaur, igandean, 21:30ean, ETB1ek eskainiko duena.

Aurrerapen bideoa ikusteko hemen