Lakuntzar bat lan istripuan hila

Guaixe 2015ko mar. 30a, 08:09

Noaingo enpresa batean izan zuen lan istripua larunbatean. Bihar, 18:00etan, agurtuko dute herrian.

Larunbat eguerdian izandako lan istripuaren ondorioz, J.M.A.R. hil egin da, 49 urte zituela. Autogintzarako osagaiak egiten dituen Noaingo enpresa bateko langilea zen. Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, buruan metalezko pieza baten kolpea hartu zuen. Noaingo osasun etxeko mediku taldeak artatu zuen, baina Nafarroako Ospitale Gunean garun heriotza zuela iritsi zen. Atzo hil zen.