Lagun Artea, burua altxatu ezinik

Guaixe 2015ko mar. 30a, 15:30
Maila ez galtzeko espabilatu beharko du Lagun Arteak.

Preferente maila. 27. jardunaldia: Beti Kozkor 2 – Lagun Artea 1

Aspaldiko partez garaipena zer den jakin gabe jarraitzen du Lagun Arteak. Claverren mutilek azkeneko minutuan galdu egin zuten Lekunberrin, eta mailari eusteko lanak izanen dituzte.
Beti Kozkorren kontrako partidan, lehen zatian Beti Kozkorrek dominatu zuen, baina aparteko jokaldirik sortu gabe. Lagun Artea kontraerasoan saiatu zen baina Igantzik Beti Kozkora aurreratu zuen 15. minutuan. Bigarren zatian arbitroak Beti Kozkorreko bi jokalari kanpora bidali zituen, eta hortik aurrera Lagun Arteak baloiaren kontrola hartu zuen. Hala ere, lakuntzarrek ez zuten aparteko aukerarik sortu, 90. minutuan Anderrek berdindu zuenera arte. Partida puntu banaketarekin despedituko zela aurreikusten zenean, falta baten jaurtiketari esker Beti Kozkorrek garaipenaren gola sartu zuen eta punturik gabe itzuli ziren lakuntzarrak etxera.

Sailkapenean Mendik eusten dio lidergoari (62 puntu). Lagun Artea 14. postura jaitsi da (24 puntu), eta jaitsiera postua 4 puntu eskasera du. Igandean 8. postuan dagoen Lagunak taldea hartuko dute lakuntzarrek Zelai Berrin. Lagunak puntuatu beharrean dago lehen maila autonomikora igotzeko postuetan jarraitzeko eta Lagun Arteak, aldiz, preferente mailari eusteko hiru puntuak derrigorrezkoak ditu. Hortaz, lehia erabakiorra dago jokoan Lakuntzan.