Arraiza taula gainean

Guaixe 2015ko api. 3a, 10:34
Inazio Tolosa eta Anabel Arraiza. Argazkia: www.goiena.eus

Hilaren 14an mustu zen Atea Teatrok Lasarte-Orian Zu gabe antzezlana. Alex Tellok idatzi eta zuzenduko idazlaneko protagonisten paperak Inazio Tolosak eta Anabel Arraizak jokatzen dute. Bikoteak elkar ikusi gabe hogei urte eman ditu eta berriro ere aurrez aurre daudela bizitzaz, heriotzaz, familia arteko harremanez, gaztaroko ametsez… hitz egiten da. Azken batean, bizitzari buruzko gogoeta eskaintzen du obrak. Apirilean bostetan emanen dute lana Gipuzkoan.

Bestalde, Arraiza maiatzean beste obra bat mustuko du: Ekopatetikobikoa. Atea Teatrok irabazi du Poltsiko Antzerki Sorkuntza lehiaketa, euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko sortua dena. Obra horretan aktore lakuntzarra Jabier Rodilekin batera Alex Telloren komedia bateko protagonistak izanen dira. Antzezlana Donostiako lau tabernetan antzeztuko dute maiatzean.