Lagun Arteak ezin izan zuen Lagunak taldea menpean hartu

Guaixe 2015ko api. 13a, 12:45

Preferente maila. 28. jardunaldia: Lagun Artea 2 – Lagunak 3

Igandean Lagun Arteak porrot egin zuen atzera ere, Barañaingo Lagunak taldearen kontra. Partida hasi eta berehala Lagunak taldeak gola sartu zuen. Bigarren zatian Unai Bakaikoak berdintzea lortu zuen, baina pozak gutxi iraun zuen, atzera ere Lagunak aurreratu baitzen. Lagun Arteako Pitik bina berdindu zuen, baina Lagunakek garaipenaren gola sartzeko astia izan zuen.

Mendi taldeak jarraitzen du preferente mailako lider (62 puntu). Lakuntzarren egoera, aldiz, geroz eta konplikatuagoa da. Egun 14.a da Lagun Artea (24 puntu), jaitsiera postuetatik 3 puntu eskasera. Liga despeditzeko hiru jardunaldi falta dira, eta ea lakuntzarrek kategoriari eustea lortzen duten. Asteburuan sailkapenean 10.a den Avance izango dute aurkari.