Aralar Txirrindularitza Taldearen aurkezpena

Guaixe 2015ko api. 17a, 09:46

Aurreko urteko aurkezpena Uharte Arakilen egin zen.

Larunbatean, 1:00etan, Leitzako zinean

Aurten Leitzak hartuko du Aralar Txirrindularitza Taldearen 2015 denboraldiko aurkezpena. Lakuntzan egoitza duten taldeak txirrindulari leitzar bat du bere taldean eta horregatik eramango dute aurkezpena bertara. Taldeko txirrindulari guztiak aurkezteaz gain, denboraldirako egitasmoen eta helburuen berri emango dute aurkezpen ekitaldian.