Avanceren kontrako garaipenak arnasa eman dio Lagun Arteari

Guaixe 2015ko api. 20a, 10:45

Hala ere Lakuntzako taldeak 6 puntura dauzka jaitsiera postuak

Preferente mailan Lakuntzako Lagun Arteak garaipen garrantzitsua lortu zuen Arren, Avance Ezkabarteren kontra. Lehen zatian Avancek dominatu zuen. Makina bat aukera izan zituzten Arrekoek eta azkenean, 30. minutuan, gola sartu zuen Avancek, penaltiz. Bigarren zatian Lagun Arteak egoerari buelta eman zion eta 80. minutuan Arkaitzek berdintzea lortu zuen. Handik 5 minutu eskasera Davilak garaipenaren gola lortu zuen Lagun Artearendako. Aspaldiko partez garaipena lortu zuten lakuntzarrek.

Mendi da preferente mailako liderra (65 puntu). Lagun Artea 13.a da, 27 punturekin. Garaipenarekin arnasa hartu dute lakuntzarrek, orain jaitsiera postua 6 puntura dutelako. Igandean 26 punturekin 14.a den Beriain hartuko du Lagun Arteak, beheko postu horietan arerio zuzena. Jokoan dauden 3 puntuak urrezkoak dira bi taldeendako.