XII. Lakuntza-Aralar mendi lasterketa ate joka

Guaixe 2015ko mai. 13a, 14:16

Ekainaren 14an jokatuko da eta ekainaren 12ra arte eman daiteke izena

Zabalarte elkarteak XII. Lakuntza-Aralar mendi lasterketa antolatu du ekainaren 14rako, Lakuntzatik 9:30ean abiatuko den lasterketa. 24,7 km eta 1.154 metroko desnibel positiboko proba ederra da Lakuntzakoa, Aralar mendiko paraje bikainetan –Guardetxe, Mugerdi, Belokiko lepoa, Unako putzua, Irumugarrieta, Pagomari– gauzatzen dena.

Izena ematea zabalik dago ekainaren 12ra arte, www.lakuntza-aralar.com web gunearen bitartez. Federatuek 15 euro eta federatu gabekoak 20 euro ordaindu beharko dituzte.