Aurkezle lakuntzarrak telebista nafarretan

Guaixe 2015ko mai. 21a, 18:03
Larraitz Amadoz Lazkanok Xaloa Telebistan lan egiten du.

Abian komunikazio enpresak bi lizentzia lortu zituen eta bera da Nafar Telebista aireratuko duena. Larunbatean hasi zituen bere emanaldiak Nafar Telebistaren lehen katea, NTB1. Nafarroa guztirako emanaldiak eskainiko ditu, ele bitan (26. kanala). NTB2 Iruñerrirako euskaraz emititzen hasiko da bi aste barru. Irailerako telebista “gihar guztiarekin” martxan izatea espero dute. NTBtik aurreratu dutenez, Anabel Arraizak astero saio bat gidatuko du. Lakuntzarrak NTBrako euskal eskola publikoaren festaren berri ematen zuen saioa egin zuen igandean.

Xaloa Telebistak Iruñerrirako otsailaren 2tik emititzen du (38. kanala). Larraitz Amadoz Lazkano kazetari lakuntzarrak Xaloa Telebistako Egunez egun elkarrizketa saioa aurkezten du.