Razkin, alkate

Guaixe 2015ko mai. 28a, 21:24

Jose Ramon Garini Patxi Xabier Razkin Sagastibeltzak hartuko dio lekukoa Lakuntzako alkatetzan. EH Bilduko zerrenda bakarrak 451 boto jaso zituen. Aurreko udala 2011ko azaroan berritu zen eta orduan Bilduko zerrendak 57 boto gehiago lortu zituen. Boto zuriak igandean 2011n baino 35 gehiago izan ziren. Bi hauteskundeetan parte hartzearen ehunekoa berdina izan zen.

Parlamenturako lakuntzarren lehen aukera EH Bildu izan da. Duela lau urte baino 44 boto eta igandean udalerako baino 189 boz gutxiagorekin. Geroa Baik NaBaik azken deialdian lortutakoak baino 37 boz gehiago jaso zituen Lakuntzan. Bi koalizioen artean azken deialdian baino zazpi boto gutxiago eskuratu dituzte. Podemos-Ahal Dugu izan da hirugarren indarra Lakuntzan. Bederatzi boto eta 1,79ko jaitsierarekin lakuntzarren 4. hautua UPN izan da. PSNk, berriz, hiru bototan hobetu du bere azken emaitza. PPk eta I-Ek hiruna boto galduta Lakuntzan antzeko ordezkaritza lortu dute. Parte hartzeari dagokionez azken deialditik 4,92 puntu hazi da.


Udalaren osaera
EH Bildu
1. Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza
2. Juan Isidro Gaya Andueza
3. Aitor Garcia Monfort
4. Rafael Etxeberria Pellejero
5. Ruben Rodriguez Romero
6. Francisco Javier Ignacio Ardaiz Esteban
7. Izaskun Igeltz Lazkano
8. Pedro Maria Ruiz Bordegarai
9. Jesus Migel Imaz Prim