Itxaronaldi baten kontakizuna

Guaixe 2015ko mai. 29a, 12:31

Bihar, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean.

 

Pantxika Lamur oporretatik, maleta eta guzti, Lakuntzara heldu da. Bat-batean kultur etxean hastear dagoen ikuskizun batekin topo egin du. Eta halakoak gogoko dituenez, sartzea erabaki du. Lamur andereñoa irekia da, eta lakuntzarrekin harremana sortzea ez zaio asko kostako. Izan ere, iragarritako ikuskizuna ez da iragarritako garaian hasi eta badirudi artistak ez datozela. Nik egin beharko dut & co antzezlanean jazotakoa bihar argituko da Lakuntzan.