Corpus egunean ohikoa denez, Lakuntzako kintoek alkate dantza dantzatu zioten Lakuntzako Udal ordezkariei. Juan Ramon alkateak ohore hori jasotzen zuen azken aldia izan zen, laster kargua Patxi Xabier Razkini pasako baitio. Asteburu polita izan da Lakuntzan, larunbatean kintaden festa izan baitzen eta atzo corpus eguna.