Alokairutik krisirako irtenbidea

Guaixe 2015ko eka. 12a, 13:30

Larunbatean, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean

 

Matilde eta Paula elkarrekin bizi diren adineko bi emakume dira. Beti boterean egon direnek eragindako krisiaren ondorioz, bizi-irauteko, etxeko logelak alokatu beharrean suertatuko dira. Horrek makina bat pasadizo sortaraziko ditu, mota guztietako pertsonaiak pasako baitira etxetik. Horixe da bihar Lakuntzako Kulturille programazioaren barruan ikusi ahal izanen den komedia, Verdi que te quiero Verdi

Oroimenak antzerki taldea ONCEk Gipuzkoan arte eszenikoen alde egindako bultzadaren erakusle da. Esperientzia luzekoa da taldearen ibilbidea. 1992an ONCEk Gipuzkoan antzerki tailerra jarri zuten abian, eta 2003an antzerki talde gisa hasi zuen ibilbide berria. Orduz geroztik hainbat obra prestatu eta makina bat emanaldi eskaini ditu Hego Euskal Herrian eta Kantabrian. Taldetik ONCEko 30 bat afiliatu pasa dira. Talde amateurren Max saria jaso zuen 2013an.