Eskolarendako kanta bat

Guaixe 2015ko eka. 18a, 13:24

Luis Fuentes ikastetxe publiko gurasoek Eskola bizi kantua sortu dute. Haren berri larunbatean eskolaren festan eman zuten. Gainera, ikastetxe atarian kantuarekin lotutako marrazkia egin zuten. Kantuaren sortzailea Martin Larraza izan da eta Rikardo Aretak ekoiztu du. Hainbat jenderen parte hartzearekin, elkarlanean grabatu da kantua.