Kulturilleko bertso afaria bihar

Guaixe 2015ko eka. 19a, 14:05

Eneko Lazkoz eta Julio Soto larunbatean, 22:00etan Lakuntzako Pertza elkartean

 

Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazlea eta finalista bat izanen dira bihar Lakuntzan bertsotan. Julio Soto eta Eneko Lazkoz etxarriarra izanen dira afari ondorengo bertsoekin Lakuntzako Pertza elkartea girotuko dutenak.