Sua eta ezkilak

Guaixe 2015ko eka. 23a, 11:57

Lakuntzarrak auzoka edo koadrilaka afaltzera elkartuko dira gaur, asko kalean. 22:00ak aldera piztuko dituzte suak herrian barna. Eliza-dorrea lakuntzarren elkargune izanen da ere, 22:00etatik 24:00etara. Hara igo eta lau ezkilak joko dituzte. Gauerdian, gainera, goian, auzatea izanen da.