Alain Razkin Eguesibarko Triatloiko txapelduna

Guaixe 2015ko eka. 25a, 07:23

Aurrebenjamin mailan gailendu zen lakuntzarra

Asteburuan 16. Eguesibarreko Triatloia jokatu da, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria. Sakana Triatloi Taldeko neska-mutikoek lan polita egin zuten. Alain Razkinek aurrebenjamin mailako proba irabazi zuen eta Ekain Imaz 10.a sailkatu zen. Benjaminetan Egoi Lakuntza hirugarrena sailkatu zen eta Nahia Imaz 15.a iritsi zen kimuen mailan.