Lan istripuan hildakoa

Alfredo Alvaro Igoa 2015eko ekainaren 26a

Helikopteroa lehenago ere izan da Lakuntzako lantegian.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Sakana Kooperatiban izandako lan istripuan gizon bat hil da. Antza, teilatutik erori eta buruan kolpe handi hartuta hilda. 12:35ean izan da ezbeharra. Etxarri Aranazko osasun eskualdeko mediku taldea eta helikoptero medikalizatua bidali dute, baita suhiltzaileak ere. Foruzaingoa ari da ezbeharra ikertzen.

Argazkia: aurreko batean hain larria izan ez zen lan istripua hartatzeko helikopteroa bidali zuen Osasunbideak.