Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Sakana Kooperatiban izandako lan istripuan gizon bat hil da. Antza, teilatutik erori eta buruan kolpe handi hartuta hilda. 12:35ean izan da ezbeharra. Etxarri Aranazko osasun eskualdeko mediku taldea eta helikoptero medikalizatua bidali dute, baita suhiltzaileak ere. Foruzaingoa ari da ezbeharra ikertzen.
Argazkia: aurreko batean hain larria izan ez zen lan istripua hartatzeko helikopteroa bidali zuen Osasunbideak.