Parkea Martxan Txapelketa hasi da

Guaixe 2015ko uzt. 1a, 09:35

Biltoki neskak eta Bandiduek taldearen arteko partida.

Giro bikainarekin hasi da Lakuntzako txapelketa

Aurreko astean hasi zen I. Parkea Martxan Areto Futbol Txapelketa, Lakuntzako parkeko pistan jokatzen den kuadrilen arteko txapelketa, hain zuzen. Guztira 8 talde ari dira lehian, 2 multzotan banatuta. Lehen multzoan Bandiduek, Los Suaves, Karrotillo 2 eta Biltoki neskak, eta bigarren multzoan Kaimanak F.C., Burutik Jotak, Karrotillo 1 eta Sikomotronik. Lehen jardunaldi honetan bero zakarrari egin behar izan zioten aurre jokalariek, baina hala ere primerako giroa izan zen eta jendea hurbildu zen partidak jarraitzera. Asteburu honetan bigarren jardunaldia dago jokoan.

1.jardunaldiko emaitzak
Los Suaves 4 / Karrotillo 2 1
Bandiduek 6 / Biltoki neskak 1
Kaimanak FC 3 / Karrotillo 1 2
Burutik jotak 2 /Sikomotronik 1

Asteburuko jardunaldia
Larunbatean
19:00etan: Karrotillo 2 / Bandiduek
19:55ean: Karrotillo 1 / Burutik jotak
20:50ean: Sikomotronik / Kaimanak
Igandean
19:55ean: Biltoki neskak / Los Suaves