Arregiren senideak Rodriguezen omenaldian

Guaixe 2015ko uzt. 9a, 11:04

Garilaren 8an, urtero moduan, San Fermines 78 Gogoan plataformak German Rodriguez omentzeko ekitaldia egin zuen Iruñean. 1978an poliziak tiroz hil zueneko omenaldian diktadurako eta trantsizio garaiko biktima guztien aitorpena eta sortutako kaltea konpontzeko eskatu zuten. Rodriguezen senide eta lagunekin batera, ekitaldian beste hainbat biktimen senideek parte hartu zuten, haien artean Mikel Arregi lakuntzarrarenak. Atzo, estreinakoz, Iruñeko Udaleko alkatea eta zenbait zinegotzi izan ziren omenaldian.