Parkea martxan txapelketa bueltan

Guaixe 2015ko uzt. 18a, 13:50

Lakuntzan, larunbat eta igande arratsaldean

Sanferminetako asteburuan atseden hartu eta gero, asteburu honetan Lakuntzako I. Parkea Martxan Txapelketako 3. jardunaldia jokatuko da. Une honetan sailkapenean, lehen multzoan Bandiduek, Los Suaves eta Karrotillo 2 taldeek hiruna puntu dituzte eta Biltoki neskek, aldiz, ezta bat. Bigarren multzoan Kaimanak FC eta Burutik jotak taldeek seina puntu dituzte eta Karrotillo 1-ek eta Sikomotronikek ez dute punturik bildu.

Asteburuko partidak
Larunbatean
19:00etan: Los Suaves / Bandiduek
19:55ean: Burutik jotak / Kaimanak
20:50ean: Biltoki neskak / Karrotillo 2

Igandean
20:00etan: Karrotillo 1 / Sikomotronik