Ostegunean waterpoloa Lakuntzan

Guaixe 2015ko uzt. 21a, 11:38

Gaur ospatzekoa zen baina ostegunean izango da waterpolo jardunaldia, 17:00etan, Lakuntzako igerilekuetan

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Lakuntzako Udalaren laguntzarekin, waterpolo txapelketa antolatu behar zuen gaurko, astearterako, Lakuntzako igerilekuetan, baina ostegunera atzeratu dute, 17:00etan. Aipatu txapelketa udako kanpainaren barruan antolatu du Mank-ek, eta kimuek, haurrek eta kadete jubenilek hartu ahalko dute parte. Herri desberdinetako eta adin desberdinetako neska-mutikoak nahasi egingo dira taldeak sortzerakoan, ahalik eta talde orekatuenak sortuz. Eta waterpoloarekin disfrutatuz ongi pasatzea izango da jardunaldiaren helburua. Aurreko urtean Altsasuko Dantzaleku igerilekuetan antolatu zen jarduera eta 35 neska-mutiko lehiatu ziren.

Izena emateko herrietako igeriketa monitoreari esan beharko zaio edo Mank-eko kirol zerbitzuan izena eman behar da (948 464 866, kirolak@sakana-mank.com).