Parkea martxan txapelketako 4. jardunaldia jokoan

Guaixe 2015eko uztailaren 24a

Lakuntzan, gaur eta igande arratsaldean

Asteburu honetan Lakuntzako I. Parkea Martxan Txapelketako 4. jardunaldia jokatuko da. Une honetan sailkapenean, lehen multzoan Los Suaves, Bandiduek eta Karrotillo 2 taldeek seina puntu dituzte eta Biltoki neskek, aldiz, ezta bat. Bigarren multzoan Kaimanak FC eta Burutik jotak taldeek zazpina puntu dituzte, Sikomotronik taldeak 3 eta Karrotillo 1-ek bat ere ez.

3. jardunaldiko emaitzak
Los Suaves 1 – Bandiduek 5
Biltoki 0 – Karrotillo2 8
Burutik jotak 2 – Kaimanak 2
Karrotillo1 – Sikomotronik 5

Asteburuko partidak
Gaur, ostiralean
21:00etan: Kaimanak FC – Bandiduek

Igandean
19:00etan: Los Suaves  – Burutik Jotak
19:55ean: Karrotillo 2 – Karrotillo 1
20:50ean: Sikomotronik – Biltoki neskak