Lakuntzan kadeteen XXV. Lakuntzako Saria-Sakana Fundizioa Sari Nagusia

Guaixe 2015ko abu. 25a, 10:45

Gaur, asteartean, 17:00etan

Urte luzez Lakuntzako festetan afizionatuen lasterketa jokatu izan da. Baina halako proba bat antolatzeak sekulako aurrekontua du eta azkeneko urteetan ezin izan da proba antolatu, arrazoi ekonomikoengatik. Hala ere, txirrindularitza sustatzen jarraitu nahi du Lakuntzak eta afizionatuen probaren ordez aurten, bigarren urtez jarraian, kadeteen mailako lasterketa jokatuko da festetan. Zehazki, agorrilaren 25ean jokatuko da proba, asteartearekin, 17:00etan, XXV. Lakuntzako Saria-Sakana Fundizioa Sari Nagusia izango dena. 60 km-ko proba izango da, Lakuntzan hasi eta despedituko dena eta Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria izango dena. Lakuntza, Arruazu, Arbizu eta Etxarri Aranatz artean burutuko da proba, eta Etxarritik behin Katerainoko bidegurutzera igoko dira, Arbizutik jaisteko.