Lakuntzarrek primeran ospatu dute Lakuntzako Pertza

Guaixe 2015ko abu. 16a, 19:57

Giro bikaina izan da Aralarren

Goizeko seiretan abiatu dira lakuntzarrak Aralarko San Migelera, astoa, tripota eta guzti. bidean geldialdia egin dute tripotak dastatzera. Ospakizunek Aralarren izan dute segida. Mezaren ondoren tripotak banatu eta Lakuntzako Pertza dantzak eskaini dituzte Biltokiko gazteek. Guardetxen bildu dira ondoren lakuntzarrak, familia eta koadrila artean bazkaltzera Eta ospakizunak herrian izanen du bukaera, dantzaldia baitago.