Guardetxe igoera Beñat Katarainendako

Guaixe 2015ko abu. 31a, 07:36
Aurtengo Guardetxe Igoerako parte-hartzaile batzuk.

Lakuntzako festen hasierako suziriak eztanda egin baino lehen, Guardetxe Igoeran parte hartu zuten 11 korrikalari lakuntzar inguruk. Izan ere, 2014an garai batean ospatzen zen Guardetxe Igoera berreskuratzea erabaki zuen mendi lasterketetan ibiltzen den Lakuntzako talde batek eta aurten ere festak hasi baino lehen proba antolatzea erabaki zuten.

Guardetxe Igoera makina bat urtetan ospatu izan zen eta aintzinako apustuetan oinarria zuen probak: Lakuntzatik atera, Aralarren dagoen Guardetxera joan, pareta ukitu eta Lakuntzara jaistea. Baina duela 12 urte distantzia luzatu eta Guardetxeko proba egin beharrean Lakuntza-Aralar mendi lasterketa antolatzea erabaki zuen Zabalarte taldeak eta bertan behera utzi zen. Aurreko urtean berreskuratu zuten eta aurten ere antolatu zuten. Herriko 11 korrikalarien artean Beñat Katarain izan zen azkarrena, bigarren urtez jarraian, proba ordu baten bueltan osatu eta gero.